<img height="1" width="1" style="display:none" src="https://www.facebook.com/tr?id=397037725135001&amp;ev=PageView&amp;noscript=1">

Bizi dugun munduan, abiadura, berehalakotasunak edo erraztasunak gure erabakietako asko baldintzatzen dituzte. Bizitzaren erritmo bizi horrek gure inguruan gertatzen diren aldaketak ez hautematea eragiten digu sarri.

“BIHAR: Etorkizuna aukeratu” gelditu, inguruan aldatzen ari denari erreparatu eta, gehienbat, eredu ez jasangarrien alde egiten jarraitzen badugu gerta daitekeenaren inguruan hausnartzeko ariketa da. BIHARen etorkizuna, gure etorkizuna, orainaldian dago.

LABURMETRAIA
BIHAR: ETORKIZUNA AUKERATU

Laburmetraia lan distropikoa da. Hartan, etorkizuneko gizartearentzat agertoki onargarri bat planteatzen dute hainbat etorkizunean adituk eta prospektibistak. BIHARren bizitzan zehar, egunez egun lehiakortasun jasangarriko ereduen alde egiten ez badugu, epe ez oso luzean gure bizitzan izan ditzakegun aldaketa handiak ikusi ahal izango ditugu.

ESKULTURA

Zubizuri zubiaren ondoan ikusi ahal izango duzuen busto handia Ruben Orozcok sortutako eskultura biziduna da. Denboraren etengabeko jarioa islatzeko xedeko eskultura da, zeina Bilboko Itsasadarrean mareen igoera eta jaitsieren bitartez irudikatu den. Baina, are gehiago, etorkizuneko belaunaldi osoa adierazten duen eskultura da. Hartzen ditugun erabakiengatik jakin-minaren adierazpena, zeinak ondoratuta biziko garen edo burua atera ahal izango dugun erabakiko duten. Zubizuri zubiaren ondoan ikusi ahal izango duzu.

01_BIHAR_MAREAS_OCT2

LEIHAKORTASUN
JASANGARRIA

Zer da lehiakortasun jasangarria?

Lehiakortasun jasangarria ongizate egoera guztiz ekonomikoaren gainetik jarri beharrean du sorrera, erabakiak gure bizitzaren arlo guztietan (pertsonala, laborala, ingurumenekoa, etab.) eta betekizun guztietan (kontsumitzailea, enpresa, erakundeak, etab.) hartzean koherentzia izatean oinarrituta.

Kostuetan oinarritutako ikuspegi tradizionala baztertzen eta ingurumenaren babesa eta zaintza bermatzeari, integrazio eta kohesio sozialari lehentasuna ematen dien eredua.

BBKren xedea kalitatezko enpleguarekin, ingurumen erantzukizunarekin, kohesio sozialarekin, berrikuntzarekin eta bikaintasunarekin konprometitutako erakundeen eregu bat sustatzea da. Azken finean, BBKren oinarrian dagoen eta egoten jarraituko duen eredua, sustatzen jarraituko duguna, etorkizuneko ongizatea bermatzen duen bakarra baita.

Zergatik egin lehiakortasun jasangarriaren alde?

Gure gizartean gero eta ohikoagoa da ekintzen inpaktua neurtzea. Dagoeneko ez da nahikoa enpresen inpaktu ekonomiko-finantzarioa ebaluatzea, gizarteak gero eta gehiago eskatzen baitu ekintza bakoitzaren efektuak ezagutzea, bai ikuspegi sozialetik bai ingurumenaren ikuspegitik.


Lehiakortasun jasangarriaren alde egiteak inpaktua ikasteko eta etengabe hobetzeko tresna gisa ulertzea dakar. Horrek gure gizartean inpaktu positiboen espiral bat sortzen laguntzen du eta, ondorioz, baita gure bizi-kalitatea eta ongizate egoera hobetzen ere

Zein proiektu ari da lantzen BBKk lehiakortasun jasangarria errazteko?

Lehiakortasun jasangarriari zuzendutako proiektu guztien artean, hurrengoak nabarmentzen dira, besteak beste:

BBK Kuna. 

Guztiok (enpresak, erakundeak, unibertsitateak eta hiritarrak) elkarrekin etorkizun jasangarriagoa eraikitzeko, eta gizarte gisa aurre egin behar ditugun erronkei aurre egiteko lan egitea ahalbidetzen digun toki berria. https://kuna.bbk.eus/

Eup!

Omnikanalitatearen bitartez lehiakortasuna hobetzeko eta tokiko sektorearen berehalako erronkei aurre egiteko plataforma berria. https://www.eup.eus/

BBK Klima

(laster)

Close

PROSPECTIVISMO

Zer da prospektibismoa?

Lehiakortasun jasangarriaren garrantzia demostratzeko, hari etengabe jarraitzen ez dion gizarte baten ondorioak bistaratu behar ditugu. Horregatik jo dugu prospektibara, gaur egun erabaki hobeak hartzeko etorkizunean jakintza sortzea bilatu nahi duen diziplina.

BBKren ikerketa eta joera adituen taldearen eskutik, Xabier de la Torre buruan, Jordi Serra, prospektiban aditua, etorkizunean agertokiak eraikitzea lortu dute, egungo ekitaldiek izan ditzaketen garapen desberdinak kontuan izanik eta gure eguneroko ohituren ondorioak xehetasun handiagoz aztertzea eragingo digun tentsioa sortzen.

 

Close

BIHARREN ATZETIK

BBK

Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan Lizentziatua Deustuko Unibertsitatean (Komertziala) eta Zuzendaritza Aplikatuan Masterra. Egun, Berrikuntza arloaren eta BBK ikasketen departamentuaren arduraduna da. Bertan, tokiko zein nazioarteko jakintza sortzaileen eta prospektiba agente nagusiekin osatutako sarean egiten duen lan, Lurraldearen beharrak zein diren monitorizatzen du eta ongizate egoeran munduko megajoerek izango duten inpaktua aztertzen ditu, BBKk kasuan kasu identifikatutako beharrak estaltzeko garatu beharko dituen proiektuak hautatzen laguntzen du, haren inpaktu soziala maximizatze aldera.

PROSPEKTIBISTA

Jordi Serra del Pino prospektiban, estrategian eta adimenean aditutako aholkularia da. Egun Center for Postnormal Policy & Futures Studies delakoaren Zuzendariordea da Jordi; Observatori de l’economia social OES21 delakoaren Zuzendari Akademikoa; Blanquerna - Universitat Ramon Llull unibertsitatearen Irakasle asoziatua; eta Futuresen Batzorde Editorialaren kidea.

ESKULTOREA

Rubén Orozco Loza Guadalajara, Jaliscon jaiotako artista mexikarra da. Bere eskultura hiperrealistak sortzeko duen talentu ikaragarriarengatik da ezaguna mundu osoan zehar.

Aurreko kanpainan ere egin genuen Rubenekin batera lan: “Bakardade ikusezina” lanak nahi gabeko bakardadearen errealitatearekin kontzientziatzea bilatzen zuen. Horretarako, BBKk Mercedesen estatua hiperrealista sortzea eskatu zion, egoera horretan zegoen emakume batena, alegia. Oso kanpaina arrakastatsu izan zen, Bilbon bertan zein nazioartean, eta mundu osoko izen handiko hainbat sari irabazi zituen.

Close